Identitate Zeinuak

Gure eskolako kide guztiek familia bat osatzen dugu, kide guztiak zaintzea ezinbestekoa denez, komunitateko kide guztien ezaugarriak eta errealitateak ezagutu eta aintzat hartzen ditugu.

Ikasleen aniztasuna kontutan harturik, honek duen aberastasuna aprobetxatu, haien beharretara egokitu eta erantzun bat ematen saiatzen gara.

Sanduzelai ikastetxearen identitate zeinuak hauek dira

  • EUSKALDUNA
  • IKUSPUNTU INKLUSIBOA
  • BERRITZAILEA
  • FAMILIARRA
  • INGURUMEN ZAINKETAREKIN ARDURATSUA 
  • BALOREETAN OINARRITUA

 

HELBURU OROKORRAK
 

EUSKALDUNA Euskara eta euskal kultura ardatza izanik ikasle euskaldunak haztea. 
 

Gure kultura osatzen duten bereizgarritasun guztiak era kritikoan baloratzea eta hauetaz gozatzea.
 

IKUSPUNTU INKLUSIBOA Ikastetxeko familia guztien hizkuntza eta kultura aintzat hartzea eta guztien ezagutza bermatzea.
  Ikasle guztiei gaitasun desberdinen garapenean laguntzea.
 

Hezkidetza naturaltasunez bizitzea eta berdintasuna oinarri duen ikastetxea eraikitzea.
 

BERRITZAILEA Irakasleen etengabeko prestakuntza integrala bultzatuz, metodologia  eta teknika berrietara, nahiz inguruan dugun gizarte errealitatera egokitzea. 
  Gizartean txertatzeko pertsona konpetenteak eta autonomoak heztea.
 
FAMILIARRA Gure ikastetxeko hezkuntza komunitate osoaren partaidetza handiagotzea, ekarpen eta iritzi guztiak bere egiten dituen ikastetxea izanik.
 
INGURUMEN ZAINKETAREKIN ARDURATSUA Bertan dugun ingurune naturala ezagutzea eta errespetatzea. Hau lantzeko eta honetaz kontzientzia hartzeko proiektuak eta dinamikak sortzea.
 
BALOREETAN OINARRITUA Gure gizartean hain garrantzitsuak diren baloreak (inklusibotasuna, ekitatea, errespetua, bizikidetza, elkartasuna, tolerantzia, begirunea, askatasuna, justizia, erantzukizuna, partaidetza, normalizazioa…) garatzea.