BLAITXO ETA EUSKARAREN ASTEA

2025/11/21

BLAITXO ETA EUSKARAREN ASTEA

 

Euskararen Nazioarteko Eguna iristear dagoela eta, urriaren 27tik 30era euskararen astea ospatu genuen gure eskolan. Asteari Blaitxoren bisitarekin eman genion hasiera eta hortik aurrera jardueraz beteriko egitaraua izan genuen.

Blaitxok, aste osoan zehar euskal kultura eta hizkuntzarekin lotutako programa zein izango zen jakinarazi zigun eta Euskararen txokoa aukerztu zigun!

Aste berezi horretan eskaintza kultural paregabea izan genuen. Eskolako lagun asko hurbildu ziren Sanduzelain euskarari bultzada bat ematera:

Begoña Garaikoetxea (praktiketako irakasle ohia ) Ekain Elizasurekin kantuan.

Birgiñe Albira (antzerki irakaslea) eta Mentxu Gerendiain (irakasle ohia) ipuin kontalari lanetan.

Unai eta Laia pilotaren inguruko hitzaldia ematen eta ikasleekin pilotan jolasten, Xabi Terreros (Bertsolaritza irakaslea) eta Javi Lezaun (ikasle ohia) bertsotan.

Justin Green (AEBko laguna) eta Raul Imazek (atezaina) euskararekin eurek duten esperientzia kontatzen.


 

Asteari bukaera emanez Miren Jone Ernagak (Auzperriko laguna) irrintzietan duen abilezia gurekin partekatu zuen.

LH3ko ikasleak kantu eta dantza irakasle lanetan ibiltzera animatu ziren aste guzitan zehar euskarari izugarrizko bultzada emanez, gainera.

 

Euskararen astea ikaragarria izan zen! Bai, bai, bai, Sanduzelai Euskaraz Blai!