LIBURUAREN ASTEA

2026/05/08

Aurten ere, liburuaren astea ospatu dugu eskolan ekintza desberdinak eginez. Alde batetik, patio garaian, liburuak izan dituzte ikasleek aukeran denbora horretan literaturaz gozatzeko. Ipuin kontalari bat ere egon da haurren gozagarrirako.


 

Bestetik, ziklo bakoitzak jarduera desberdinak eraman dituzte aurrera. 

Hala nola, Haur Hezkuntzakoak, beren familiako kideak gonbidatu dituzte ipuinak irakurtzera eta kontatzera, eta auzoko liburutegian antolatzen duten "Pelutxe festa" n parte hartu dute 5 urteko gelakoek.


 

 

Lehen zikloan, familiekin tailerrak egin dituzte. 

Bigarren zikloan, tertulia dialogikoa egiteko aukera izan dute  ikasle ohia izandakoarekin.

Eta goi zikloan, ilustratzaile eta idazle baten bisita izan dute. A zer pagotxa!