MARTXOAK 8 - Sanduzelai IP - Ikasnova
MARTXOAK 8 - Sanduzelai IP
MARTXOAK 8
2026/03/16
Martxoak 8 ospatzeko hainbat jarduera gauzatu ziren gure eskolan:
Astelehenean, 2. zikloko proiektuarekin lotuta, Amara Castro Cano sukaldaria etorri zen bere lanari buruz hitz egitera eta ikasleek prestatutako galderak erantzuteko.
Asteartean Nerea Legarra Lopez idazlea etorri zen eskolara, bere ipuina “Estrellas” aurkeztera. Haur Hezkuntzako ikasleei ipuina irakurri zien eta 1. ziklokoei ipuina irakurtzeaz gain emozioak landu zituen jarduera ezberdinen bidez. Ipuinak Alzheimerraren gaia jorratzen du.
MILA ESKER NESKAK!
Aurtengo lema hau izan da: MIRESGARRIA ZARA. Gelan gaia landu eta kadenetak egin ondoren, eskola mailan argazki bat egin dugu.
GORA EMAKUME MIRESGARRIAK!
