SANDUZELAIKO GURDIA BUELTAN DA

2025/10/21

SANDUZELAIKO GURDIA BUELTAN DA!

Gurdian jolasak daude mutilak eta neskak elkarrekin jolasteko.

 

Egun guztietan LH5 eta LH6ko ikasleak patio orduan gurdia ateratzen dugu jolasez beteta.

 

Sokak, zankoak, tizak, baloiak, dobble handia, zanko txikiak, voley eta badminton egiteko materiala eta xakeko baloiak. Ez genituenez jolas asko patioan erabaki genuen gurdia ateratzea. 

 


 

ARAUAK:
-Materiala hartzera joaten garenean arduradunei eskatu behar diegu,ezin dugu hartu ezer esan gabe.

-Txiribitua jotzen duenean jaso behar dugu eta horretarako lerroa egin behar dugu.

-Badminton eta voley sarea daukagu  astelehen,asteazken eta ostiral badminton eta astearte eta ostegunean voleybolera jolasteko.

-Materiala ezin da apurtu, materiala jaso, zure txanda itxaron eta materiala eskatu behar dugu.


 

Eskolako ikasleak ez badute materiala itzultzen edo gaizki tratatzen badute urrengo egunean ezin dute ezer hartu, baina HHkoak egun 1 ezer hartu gabe eta LHkoak 3 egunez ezer  hartu gabe.
 

Gurdia 2024ko hasieran martxan jarri zen.