SANDUZELAIN EUSKARA GARA

2026/03/30

Aurten ere, bi urtero gertatzen den bezala, euskara maite dugun sanduzelaitar ero txiki eta haundiak korrika atera ginen euskaraz bizi nahi dugula ozen ohikukatzera. 

 

 

 

 

 

Apirilaren 20an Korrika Txikia ospatu genuen Iparralde instituoak, San Jorge eskolak eta Sanduzelai eskolak  baturik gure hizkuntzaren aldeko jaia. Izugarria izan zen!

 

 

 

Eta  apirilaren 22an heldu zen Korrika “Handia” gure auzora, gure auzoa emozioz, kantuz eta kolorez berriz ere betetzera. Ahaztezina izan zen!


 

Apirlaren 29an, gure hizkuntza maite dugun Euskal Herritarrok  eskuz-esku eramandako lekukoa, Atharratzetik 10 egun lehenago atera zena  Bilbora heldu zen.  Liluragarria da, nola euskaldunak elkarrekin sinesgaitzak diren erronkak aurrera eramateko gai garen. Denek izan dugu Korrika hain ongi ateratzearen erantzunkizuna eta orain, euskarak urteko 365 egunetan zehar gure aho eta bihotzetan jarraitzearen ardura izaten jarraituko dugu. 


 


 

Ez dezagun ahaztu euskarak egunero behar gaituela eta guk euskara behar dugula. Beraz, euskaraz hitz eta pitz, norberak hartu duen konpromezuari jarraiki, goazen denak bidaia berri baten bila….