ZARAUZKO KANPALDIA - Sanduzelai IP - Ikasnova
ZARAUZKO KANPALDIA - Sanduzelai IP
ZARAUZKO KANPALDIA
2025/10/21
Urriaren 2an eta 3an Sanduzelaiko ikasle batzuk Zarauzko aterpera joan ginen 2 egun pasatzera. Kanpaldira lehenengo zikloko ikasleak, bigarren zikloko ikasleak eta irakasle nahiz hezkuntza laguntzako espezialista joan ginen. Ostegunean Albaola Itsas Kultur Faktoria bisitatu genuen, Pasai San Pedron dagoen ontziola museoa.

Museoa asko gustatu zitzaigun eta baita San Joan baleontziaren inguruan emandako azalpenak eta sortzen ari diren erreplika ere.

Ondoren Pasai San Pedron paseo bat eman eta bertan bazkaldu eta gustura jolastu ondoren, Zarautzera abiatu ginen. Aterpea ezagutu eta eguraldia probestuz, malekoian paseo bat eman genuen eta han sorpresa ikaragarria topatu genuen; Itsasertzean olatuak ekarritako katxalotea.

Katxalotea ikusi eta hondarretan jolasten egon ginen oso gustora eta handik aterpera, logelak antolatu, dutxatu eta afaltzera… eta eguna amaitzeko musika eta jolasak.

Bigarren egunean Zarautzen paseoa bikaina egin ondoren, bazkaldu eta Sanduzelaira itzuli ginen.

Bi egun paregabe pasatu genituen elkarrekin! Beraz, datorren urtean leku gehiago ezagutzeko gogotsu gaudela esan dezakegu. AUPA SANDUZELAITARRAK!!
